EA: duela 26 urte bezala

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 26a, 13:00

Fermin Erbiti

Eguneroko albisteak irakurrri eta entzutean, gurea bueltaka dabilen mundua dela ohartzen gara. Bueltaka eta bueltaka, betiko tokira heltzeko. Galdetu, bestela, Gaztelu Plazan egoitza duten EAkoei. Duela 26 urte, orduko Bilboko jefeek PPrekin hitzarmena egin zuten, eta horren ondorioz eskuindarren aldeko botua ematera behartu nahi zituzten hemengo abertzaleak. Jakina denez, hemengoek ez zieten kasurik egin eta alderditik bota egin zituzten.

Orain, EAkoek Uxue Barkos jarri nahi zuten Iruñeko zerrendaburu, alkategai hoberena zelakoan. Jefeak, ordea, ezetz esan die, ez duela hautagaia onartzen, Ezker Abertzalearekin hobeki moldatzen den norbait behar dutelako. Oraingo honetan, ordea, ez matxinadarik, eta ezta hitzik ere.

Hori besterik ez zuen behar Nabaik. Etsai handiena ere ez litzateke gai izanen proiektua horrela ondoratzeko. Baina horrelakoak gertatzen dira aurkaria etxean duzunean...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!