Amnesiaren kontra

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 26a, 10:05

Elixabete Garmendia

Ezin ihes egin gaurko argazkiari; badakizue, Patxi Lopez lehendakaria gidari, atzetik Blanca Urgell Kultura sailburua eta Jon Juaristi dakartzala. Jon Juaristi hura, euskalgintzako erakunde, ekintza eta eragileen epaile inquisitoriala azken hamarkadetan. Izenburua Zaldieroari lapurtuko diogu: “Taekwondoa askatasunean!”.  Barka! “Euskara askatasunean!”.

Egun hauetan don Jose Migel Barandiaranen egunkaria darabilkit eskuartean; bart 1936-37an idatzi zituenak nituen irakurgai. Barandiaran Iparraldean zebilen orduan, gerratik ihes eginda, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan batera eta bestera, mendietan kromletxak bilatzen eta baserrietan galdeketa etnografikoak egiten; iheslarientzako etxeak eskatzen eta Donibane Garaziko Zitadelen, hegoaldetik ekarritako haurrentzako kolonia antolatzen.

Egunkarian, mugaz bestaldetik datozkion albiste ikaragarri guztiak apuntatzen ditu Barandiaranek, kolore guztietakoak: errekete eta falangistek egindako hilketa izugarriak, baita gorriek eragindakoak ere,  agintari frankisten mehatxu eta ekintzak… Adibidez, hauxe: “que el comandante militar de Guipúzcoa convocó en Lasarte a los párrocos y les prohibió predicaran o enseñaran en vascuence”. Edo beste hau: “En las iglesias de Azpeitia, Azcoitia y Zarauz está prohibido rezar en vascuence por las autoridades rebeldes”.

Gaitzerdi, lehendakaria amnesiak jota besterik ez bagenu.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/elixabete-garmendia-urt-251.mp3]

deskargatu

Ezin ihes egin gaurko argazkiari; badakizue, Patxi Lopez lehendakaria gidari, atzetik Blanca Urgell Kultura sailburua eta Jon Juaristi dakartzala. Jon Juaristi hura, euskalgintzako erakunde, ekintza eta eragileen epaile inquisitoriala azken hamarkadetan. Izenburua Zaldieroari lapurtuko diogu: “Taekwondoa askatasunean!”.  Barka! “Euskara askatasunean!”.[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/elixabete-garmendia-urt-251.mp3] 

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!