Loa galaraziz

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 11a, 23:59

Josi Basterretxea

Baionara joan zaizkit begiak gaur. Ez dut katedrala ikusi. Ezta hango harresia. Ezta Baiona ttipiko txokolate-denda ederrik ere. Leku arruntago batera joan zaizkit niniak: arropa garbitzeko denda batera.

Eskopetarekin egin dio tiro hirurogeita hiru urteko gizonezko batek auzoko ikuztegiaren aurrean zegoen jende talde bati. Baionako Tourettes auzoan gertatu da hori. Hildakoa eta zaurituak daude tartean. Edanda zegoen erasotzailea, nonbait.

Ez dio inork azalpenik aurkitu tiroketari. Ez gaude horrelako ezusteetara ohiturik. Gutxitan gertatzen dira horrelakoak Europan. Euskal Herrian, gutxiago. Estatu Batuetan, aldiz, badute esperientzia handiagoa kontu ustez ero horietan.

Baionakoa aztertuko da hurrengo egunetan. Salbuespen bat izan dela esango zaigu. Mozkor baten aktuazioa izan dela.

Hobe horrela izatea.

Zeren esango baligute hondoa jo duen gizarte-mota bat sortzen ari den desesperazioaren emaitza dela hori guztia, loa galaraziko bailigukete.

Erredakzioaren oharra: Urtarrilaren 11ko Karrikoluzion argitaratua.[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/joxi-basterretxea-urt-10.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!