Eugene O´Neill

Euskalerria Irratia 2011ko urt. 12a, 00:12

Aitor Etxarte

Eugene O´Neill idazleak esan zuen EEBB munduko eskualderik aberatsena zela baina era berean erabateko porrotaren adierazle. “Bere izatea bera, kanpoan dagoen guztia bereganatu asmo mugagabean datza”.

Hemen gizarte eredu hori adoratzen dugu, publikoki kontrakoa entzuten dugun bitartean. Urte bukaera-hasierako garaian liturgiak gorena jotzen du merkantzia guztiak irentsi nahiak ez duelako mugarik.

Ondorengoa ezagutzen dugu. Zorpetze izugarria, lortu ez denarekiko frustrazioa, erosi ondorengo tristura, besteekiko inbidia, asebetetasun eza kronikoa, objektuen alferrikako pilaketa, hamaikagarren eskularru parea, Emaustarren lan intentsiboa edo lagun eta familien arteko liskarra konparatiboak.

Horiek dira amerikanoa izan nahiaren ajeak. Gugandik kanpo, guztia erosiz ez dagoelako bizitza duina. Amerikano mozorrotuak bihurtu gara. Errege Magoak edo Olentzero VISAren morroiak egin ditugu. Nik uste Tigris eta Eufrates arroan hobe direla. Iratiko basoan edo Urbasan hobe dela. Mundu mitikoa, mamu eta narrazio handien tokia dagokie. Besteak merkantzia, apropiazioa, kapitalismoa du izena.

Lisabök dio bere kantu batean: Ura dugu leporaino eta euria hastera doa. Zer egiteko gai gara?

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/01/aitor-etxarte-urt-10.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!