Zer gerta ere

Euskalerria Irratia 2010ko abe. 21a, 11:11

A) The Organization-en kit-kat-a iritsi da

Lerrook idazterakoan, ezin jakin argitaratzen direnerako The Organization-ek kit-kat alde bakarreko, iraunkor eta egiaztagarria iragarria izanen duen ala ez. Zer gerta ere, bi Serio Demonio prestatu ditugu. Meniarik bada, zutabe hau da irakurri beharrekoa. Egiaren aitortzeko, Zaldieroak eta biok oso argi genuen asteburu honetan iritsiko zela The Organization-en adierazpena. La Razon egunkari espainiar atzerakoiak su etena asteburuan helduko zela argitaratu zuen asteazkenean. Bistan da harreman zuzenak dituela Espainiako polizia eta inteligentzia zerbitzuen kupulekin eta, hartara, informazio iturri fidagarriak dituela. Brian Currinek ere aspaldi iragarri zuen agiria urtea amaitu aurretik iritsiko zela. Esan gabe doa bitartekari hegoafrikarrak hori esan bazuen hala izanen zela ziur zekielako izan zela, bestela ez baitzuen haren izen ona jokoan jarriko. Rufi Etxeberriak Radio Euskadiri egindako adierazpenak modu berean ulertu behar dira: The Organization-ek erantzun ona emanen zuela bota zuelarik, bazekien zer zetorren. Su etena iritsi izana guztiz argigarria da aste honetako zenbait gertakari aztertzeko tenorean. Konparaziora, Segikoak direlakoan zortzi euskal gazte atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak, Grande Marlaska epaileak koordinaturiko operazioan. Espainiako Auzitegi Nazionalak oraindik badu aski indar kolpeak eman eta min handia eragiteko. Baina agerikoa da haren zikloa amaitua dela, azkenetan dagoela, kolpe horiek haren azken kolpeak izanen direla, eta ezinen duela baldintzatu aurrerapauso itzela eman berri duen prozesua. Halaber, Madrilgo Diputatuen Kongresuan Alderdien Legearen gogortzea adostu dute PSOEk eta PPk, baina testuinguru berrian ekimenak ez du deuserako balioko. Gero eta indargeago ageri da Patxi Lopez lehendakariaren eta Antonio Basagoiti euskaltzaletu berriaren Eusko Jaurlaritza, eta, harekin batera, euskal hitza leku guztietatik ezabatu nahi duten Herritarren Kulturen Hitzarmena bezalako ekimen normalizatzaileak. Edonola ere, garrantzitsuena da herri honetako sufrimendu zurrunbiloa gerarazteko aurrerapauso itzela eman dela.

 

 

B) The Organization-en kit-kat-a ez da iritsi

Lerrook idazterakoan, ezin jakin argitaratzen direnerako The Organization-ek kit-kat alde bakarreko, iraunkor eta egiaztagarria iragarria izanen duen ala ez. Zer gerta ere, bi Serio Demonio prestatu ditugu. Meniarik ez bada, zutabe hau da irakurri beharrekoa. Egiaren aitortzeko, Zaldieroak eta biok oso argi genuen asteburu honetan ez zela izanen The Organization-en adierazpenik. La Razon egunkari espainiar atzerakoiak su etena asteburuan helduko zela argitaratu zuen asteazkenean. Bistan da harreman zuzenak dituela Espainiako polizia eta inteligentzia zerbitzuen kupulekin eta, hartara, haren xedea toxikatzea zela. Brian Currinek ere aspaldi iragarri zuen agiria urtea amaitu aurretik iritsiko zela. Esan gabe doa bitartekari hegoafrikarrak hori esan bazuen ez zela izan horren ziur zelako, baizik eta hori hala izan zedin presionatu nahi zuelako, haren izen ona baliatuz prozesuak ahalik eta azkarren egin dezan aurrera. Rufi Etxeberriak Radio Euskadiri egindako adierazpenak modu berean ulertu behar dira: The Organization-ek erantzun ona emanen zuela bota zuelarik, presionatzen ari zen. Su etena iritsi ez izana guztiz argigarria da aste honetako zenbait gertakari aztertzeko tenorean. Konparaziora, Segikoak direlakoan zortzi euskal gazte atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak, Grande Marlaska epaileak koordinaturiko operazioan. Espainiako Auzitegi Nazionalak oraindik badu aski indar kolpeak eman eta min handia eragiteko. Eta agerikoa da ez dagoela ziklo hori ixteko prest, eta kolpeka segituko duela prozesuak aurrera egin ez dezan. Halaber, Madrilgo Diputatuen Kongresuan Alderdien Legearen gogortzea adostu dute PSOEk eta PPk, eta meniarik ezean oztopo latza bihur daiteke prozesuarentzat. Horrek blindatu egin dezake Patxi Lopez lehendakariaren eta Antonio Basagoiti euskaltzaletu berriaren Eusko Jaurlaritza, eta, harekin batera, euskal hitza leku guztietatik ezabatu nahi duten Herritarren Kulturen Hitzarmena bezalako ekimen normalizatzaileak. Edonola ere, garrantzitsuena da herri honetako zurrunbilo sufrimenduak tamalez martxan segitzen duela.

(Zaldieroak eta Juan Kruz Lakastak abenduaren 19an Berrian argitaratua)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!