Iritzia: Harri egoki xamar bat

Euskalerria Irratia 2010ko aza. 25a, 18:51

Iñigo Astiz

Ipoda, telebista, liburuak eta wikipedia,

wifia, DVDak, erloju digitalak,

betaurrekoak eta oinetakoak kendu,

eta gure herriko etxeko erosotasun

urbano horiez guztiez biluzturik,

min pixka batez hasieran oinazpietan,

etxe atzealdeko zelaiko hurritzaren

gerizpean eseri, biluzik eta bero,

eskua belar fresko artean pasatzen

harri egoki xamar bat aurkitzea

ez beste desirarik gabe, eta

gero nire burua erabat errenditu

mekanikaren legeen edertasun sinplera,

abandonatuta ustetako horretan etxean,

azkar, gainera, nire arbasoen pare,

eta nire arbasoen arbasoen pare, eta

gero, ahoa iazko udazkenean

bildutako hurrez beteta -goxo eta

oretsu-, mehatxu kutsurik batere gabe

sumatu zuhaitza nire bizitza

denbora unitatetzat hartzen.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/11/astitz.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!