Tokadiska

Euskalerria Irratia 2010ko aza. 16a, 07:00

Aitor Etxarte

Merced kalean hurbileko laguna izan dut azken hiru hamarkadetan tokadiska. Oskol zoragarriak erakutsi dizkit Shostakovich edo Laboa, Ravel eta Wagner. Lagunak bere azkenak egin ditu. Matxuratu da oro. Orain arte izan duen tokitik erretiratzen nuela traste zoragarria zela sentitu dut. Nik nire kabuz sekulan asmatuko ez dudan objektua.

Aitaren falta sentitu dut. Mekanikaria zen. Teknikarekiko pasioa zeukan eta, era berean, funtzio zehatzetarako materialak trabatzeko gaitasuna. Noaingo zelaietan ikusi zuen bere lehenengo hegazkinaren deskribapena datorkit eroimenera. Edo bizilagunen etxean garaiko irrati aintzindariak entzutera joaten zirenekoa. Hamaika narrazioetatik datorkit zientziarekiko lotura. Hori bai, orduan erabatekoa eta betirako zena, aldiz, denborarekin biguna bihurtu da

Tokadiska berria disfrutatzen ari nintzela, irakurketa batek harrapatu nau. Peter Watsonek azpimarratzen du XX.mendearen bukaeran zientziak orden gabeko jarduera dela, emozionala, obsesiboa eta, ondorioz, guztiz gizatiarra.

Berarentzat atzean geratu zen zientziak duen irudi lasaia, gogoetatsua, arrazionala, pasiorik gabeko pertsonek eginda eta egiaren bila bideratua dena.

Egia aitortzeko, gutxitan aipatzen dira ikertzaileen testuinguruak, beraien arteko lehiak eta inbidiak, anbizioa, ezkutuan diren interes ekonomiko eta instituzionalak, errenta politikoak.

Positibismoak erlijio baten modura sortu nahi izan zituen zientziak: objektiboak, benetakoak eta neutroak omen zirelako.

Modernitatearen beste iruzur bat izan da.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/11/etxarte-az.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!