Iritzia: Eskozia dugu mintzagai

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 26a, 00:01

Aitor Etxarte

Azken boladan Eskozia dugu mintzagai, aurkikuntza txikia izan da, bihotzera eta animora gerturatu zaiguna. Orain gutxi irakurri dut Pierre Rimbert kazetariak Eskoziako Glasgow hirian egin duten ikerketa baten berri. Auzo pobre eta aberatsen artean dagoen bizi esperantzaren aldea 28 urtekoa da. Ikargarria. Bataz beste 28 urte gehiago bizi dira  auzo aberatsetan.

Honen berri eman eta bertako dirudunei hitza eman zaienean  garbi adierazi dute langile auzoetan heroinak, alkoholak eta janari zaborraz bizi direlako gertatzen zaiela hori. Izatez nagiak eta iniziatiba gutxikoak direlako.

Euskal Herrian horrelakoak egin al dira? Eta Irunerrian? Alde zaharra eta Alzuza edo Sanduzelai eta Gorraiz alderatuz, zer agertuko zen? Hemen ere aberatsak, jakina, listoak eta lerdenak direlako, osasun aseguru pribatu garestia dute, kotxe dotoreak eta harremanetarako zuzenak eta atseginak dira beti.

Pobreak aldiz alberdanian bizi dira, ikasketa gutxikoak dira, alferkeriaz ari dira lanean edo langabezian, traturako zakarrak eta bizitzaren aurrean grina gutxikoak.

Walter Benjaminek aspaldi esan zuen esplotazio ekonomikoa ezin dela neutralizatu bizimodu diferenteak edo kultura ezberdinak direla argudiatuz.

Hau da, gaindiezina izango balitz bezala. Hori politika kulturizatzean egiten da eta zapalduen bidea alderantzizkoa zela zioen: kultura politizatu behar da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!