Iritzia: 1945ean

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 18a, 20:00

Aitor Etxarte

1945ean Parisen Louis Aragonek “Les Lettres Françaises”eko editoreak 156 pertsonen zerrenda argitara eman zuen naziekin kolaboratzaile izan eta zigor justua eskatuz. Idazle, artista, artzerkigintzako aktore edo akademikoak ziren guztiak.

Madrilen 30 urte beranduago Franco hil zen eta ezer. Zerrendarik ez. Beste 35 urte pasa dira eta ezer. Frankismoaren jarraipena erabateko izan da. Garaiko ezker muturrekoek iragarri zutena profetikoa izan da. Denak bere tokian jarraitu du.

Orduko eta ondorengo kolaboratzaile intelektualek esertoki gozoa, mikrofono atsegina, bulego epela izan dute. Hil ondoren ez dira gutxi ohorez agurtuak izan direnak, dominaz beterik, hiritar eredugarri moduan lurperatuak.

Iruñean ere jauntxo izandakoek itzal osoa izan dute. Beraien izena goraipatzeko erakusketa bereziak, laudoriozko liburu instituzionalak,  kaleen izenak, agintarien hitz beroak beraien azken urteetan.

Kordobilako egunkariaren zuzendaria izan zen Garcilaso, Antoniuti kardinala eta beste asko Europak ezagutu duen diktadura krudel baten kolaboratzaile izan ziren. Ohorez gogoratuak.

Aurreko astean egunkarietan Victor Eusa arkitektoaren inguruko ospakizun eta bisitaldien berri ematen zuten. Edozein tokian  frankismoaren kolaboratzaile zuzena bezala epaituko zuten .

Iruñean, aldiz, ohorez gogoratu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!