Iritzia: Kain nafarra zen

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 13a, 19:54

Aingeru Epaltza

Ramon Lapesqueraren Caínes navarros liburu guztiz gomendagarrian irakurri genuenez, XIX. mendearen bigarren partean Nafarroak bigarrena egiten zuen Estatuko probintzien artean. Zertan eta hilketa kopuruan. Lehenbizikoa Guadalajara zen. Euriak bide egin du geroztik. Nafarren hilketa gogoa 36an edo aseko zen, handik goiti estatistika makabroak guregandik urrun loditu baitira.

Ustez Jainkoak benedikaturiko toki hau benetan Jainkoak benedikatu balu bezala, zibilizatu egin gara, lasaitu, edo lokartu bederen gure hurkoa garbitu beharra. Ez erabat, hala ere. Nafarroak ez baitu arruntik ihes egin kronika beltzetik.

Nagore Laffagueren eta María Puy Pérez Ezpeletaren hilketek horixe oroitarazi digute, orain María Angeles Germanen desagerketa susmagarriak oroitarazten digun bezalaxe. Portzierto, denak emakumeak. Eta portzioertoago, denek gizon zuri guztiz nafarrek erahilak. Infernua ere gure artean baitago, Jainkoak benedikaturiko herri honetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!