Iritzia: Ahanzturaz

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 11a, 19:24

Izaro Arroita

Itsasoak irentsi zuen emakume animo haren gorpua. Ez zuten sekula inolako aztarnarik aurkituko. Izango zen errudunik, behar bada, baina ez detektiberik, zergatiaren bila. Ez zuten galderarik egingo; susmorik hartuko.

Arrastorik utzi gabe galdu baitzen itsasoaren sabelean. Inork ez zituen inoiz esan izan zitzakeen hitzak idatzi; eta ez zituzten inon bere ametsak eta asperraldiak grabatu. Gutxi gora behera ezagutzen zutenek pentsatuko zuten agian alde egin zuela norabait. Eta azkenean, denborarekin, halabeharrez, ez zen itzal ere izango inoren ametsetan.

Urak eta ahanzturak irentsi zuten emakume anonimo haren gorpua.

Eta inoiz, inork itsasertzean maskor bat aurkitu eta belarrira gerturatuko balu, ez luke haren ahotsik entzungo.

Eta inoiz, inork itsasoak irentsitako emakume anonimo bati buruz idatzi nahi izan balu, asmatu egin beharko luke ezinbestean.

Izan ere, urak markak egiten ditu, baina ez dago ura markatzerik.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/10/arr086831.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!