Irudi historiko bat, Zaldieroaren blogetik lapurtua. Irratia emititzen hasi aurretik hartua da, egoitza egokitzeko lanetan ari zirenekoa. Irudi historikoa da, beraz. Irratiaren hastapenetan Zaldieroa, Patxi Huarte, teknikari lanetan aritu zen. Irudian ageri dena bera da. Eta irudiaren gainean marraztu zuena ere bera izan zen, aspaldi samar. Irudi artistikoa da, hartara. Etxeko kajoiak garbitzen ari zela topatu omen du irudi historikoartistikoa. Zaldieroa bera irratian izanen dugu asteazkenean, Pasahitza saioan, 11:15 aldera, solasaldi grafikoan.