Burka (Diario de) Navarrara iritsi da

Euskalerria Irratia 2010ko urr. 4a, 16:40

Burka Nafarroara iritsi da. Villafrancan, bada marokoar jatorriko 18 urteko neska bat burka janzten duena. Diario de Navarrak zabaldu du berria, igandeko alean, atzokoan, haren argazki handia argitaratuz lehen orrialdean. Irudian, 33 urteko senarrarekin eta haur jaioberriarekin ageri da. Hotzikara eragiten duen irudia da, aztoratu egiten gaituena. Seguru asko, soka luzea ekarrikoduena, pentsatzekoa baita foru politikarien eztabaidagai bihurtuko dela. Eta litekena dirudi, halaber, beste toki askotan gertatu den bezala, eztabaida antzu, paranoiko eta interesatua izatea.

Burkak zein emakume musulmandarren gorputz atal gehienak estaltzen dituzten bestelako jantziek hotzikara eragiten digute, bai. Baina zer sentsazio eragiten digute mojen jantziek? Ez da gauza bera. Baina badira parekotasunak. Burka daraman neskak ezin du kalera atera, senarrak lagundurik ez bada. Baina, zer iruditzen zaizkigu klausurazko mojak?

Beste jite bateko alderaketak ere erabil daitezke. Katalunian burkaren aurkako legeak egin dira. Hemen ere eska litezke. Baina, zer gertatzen da prostituzio behartuarekin? Katalunian zein hemen badira milaka emakume sexualki esplotatuak, prostituzioan aritzera behartuak, eta politikariek, epaileek, poliziek deus gutxi egiten dute haien alde. Are gehiago, burkaren debekua eskatzen duten hainbat gizon gero emakumeak esplotatzen dituzte prostituzio etxeetara joaten dira.

Burkaren irudiak, oro har, eta batez ere horren gertu dagoen burkaren irudiak hotzikara eragiten digu. Baina badira hotzikara eragiten diguten irudi, egoera gehiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!