Urrezko orrazia eman digute

Euskalerria Irratia 2010ko ira. 27a, 07:01

Urrezko orrazia eman digute. Erran nahi baita Zaldiko Maldiko Elkarteak Nafarroako komunikabide euskaldunei eman diela aurten Lamien Urrezko Orrazia, hau da, euskararen alde lanean nabarmentzen direnei eskaintzen dien saria. Euskararen aurka ari direnentzako Asto-Masto saia, aldiz, Euskarabideako buru Xaier Azanzak jaso du. Zaldiko Maldikoko lagunekin mintzatu da Txari Eleta lankidea.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/09/zaldiko.mp3]

Urtero legez, Zaldiko Maldiko elkarteko kideek hartu dute erabakia eta Nafarroako euskarazko hedabideak saritzerakoan “urte sail luzean egindako lana eta une honetan, diru-laguntza ofizialik gabe, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahalegina” kontuan hartu dutela aipatu dute.

Saritutako hedabideak hauexek dira, bestek beste: Guaixe, Belaixe, Ttipi Ttapa, Xorroxin irratia, Xaloa, Karrika, Xuka, Zorrokaria, Pulunpe, Esan- erran, Mailope, Aralar Irratia, Irati Irratia, Karrape Irratia, Nabarra eta, jakina, Euskalerria Irratia.

Deskargatu

Argazkia: Guaixe

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!