Espainiako kazetariak, Iruñeko Adierazpenaren alde

Euskalerria Irratia 2010ko ira. 21a, 11:37

Iruñeko Adierazpena onartu du Espainiako Prentsa Elkarteen Federazioak. Irudi lezakeenaren kontra, baina, horrek ez du esan nahi Espainiako kazetariek ezker abertzaleak Iruñean egindako sona handiko adierazpenarekin bat egiten dutenik. Kontua da haiek beste agiri bat sortu dutela -euskal gatazkarekin batere zerikusirik ez duena- kalitatezko kazetaritza aldarrikatzeko eta editoreei horrekiko errespetua eskatzeko. Eta gure metropoli foralean egindako bilkuran onarturiko agiri horri Iruñeko Adierazpena izena jarri diotela. Bistan denez, izendapenak nahasmena eragin dezake. Huts egite harrigarri samarra da hori aintzat ez hartzea, kazetariez ari garela aintzat hartuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!