Uda on!

Euskalerria Irratia 2010ko uzt. 16a, 13:40

Uda on oa nahi dizuegu guztioi, webgune hau udan off izanen dugula iragartzeko prestatu dugun mezu honen bitartez. Jabetuko zineten azken asteotan gutxi igo ditugula. Arazo teknikoak izan ditugu. Eta pertsonalak. Edonola ere, heldu gara denboraldiaren amaierara. Webgunearekin sufritu dugu, hainbat buruhauste eman baitizkigu. Baina batez ere gozatu dugu, gozamena izan baita irratia internetera ekartzea, sarean konpartitzea irratiko edukiak zein sarerako espreski sortu ditugunak. Datorren denboraldian webgunea berritzeko asmoa dugu. Baina asmo berritzaileok ezagutzeko irailera arte itxaron beharko duzue. Ordura arte, berriz diogu, uda on!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!