Kazetariak idazleak dira?

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 26a, 09:09

Gure txoko digital honetan noizean behin metakazetritzari tartea egitea gustatzen zaigu, hau da, kazetaritzari buruzko kazetaritzari, gogoetei, datuei. Eta Quim Monzo handiaren La Vanguardiako gaurko zutabea metakazetaritza da. Are gehiago, kazetaritzari buruzko maisu lezioa. Tesi nagusia, kazetariak idazleak direla, ez-fikziozko idazleak hain zuzen ere. Jarraian, zutabeko pasarte arrunt adierazgarria: “Hamaika bider errepikatu behar izaten dut kazetariak idazleak direla, batez ere kazetarien beraien aurrean, haiek baitira haien lanak baliorik ez duela uste duten lehenak. Haien lanari etsita aurre egiten badiote, pentsatuz idazten duenak balio duela argitaratzen den egunean soilik eta biharamunean jada zabor-edukiontzira bota behar dela, nondik aterako dute adorea, gatza, piperra, idazteko tenorean eskura dauzkaten bitarteko literario ugariak erabiltzeko, eta modu horretan haien lanarekin gozatzeko?”. Galdera ona, kazetari orori zer pentsa eman beharko liokeena.

Irudia: Eduardo Varas

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!