Irrati festa Erreniegan

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 20a, 19:00

Igandean, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Trinitarioetan

Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxea da aurten Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Festaren antolatzailea. Datorren igandean eginen dute, Iruñeko Trinitarioetan. Horren aurretik, irrati festa egin dugu Erreniega ikastetxean bertan. Handik egin dugu Pasahitza saioa, 10:00etatik 12:00etara. Egungo zein garai bateko ikasle, irakasle eta gurasoak izan ditugu lagun. Hitz egin dugu, abestu dugu, trikitia jo dugu, barre egin dugu. Izan ere, bada zer ospatzerik: aurten 10 urte betetzen dira Sortzen Ikasbatuaz festa egiten hasi zenetik, eta 25 euskarazko irakaskuntza publikoa Zizurrera heldu zenetik. Eta hori gutxi bailitzan, Urko Aristi eguraldi gizonak saioan zuzenean iragarri du igandeko festan eguraldi itzela izanen dugula: zerua oskarbi, eta 25 gradu.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/05/erreniaga20100520.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!