Iritzia: Ohore eta agur mendizaleoi

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 19a, 08:33

Josi Basterretxea

Mendiak jo dit begietan. Mendia erretratatzen duten argazki bat baino gehiago agertu da gaurko prentsan. Mendia ikusteko modu desberdinak. Mendia praktikatzeko modu desberdinak. Mendian arrakasta eta porrota. Hori ikusi dut gaurko prentsan.

Jakina da: Edurne Pasabanek lortu du bere hamalaugarren zortzimilakoa, Himalaian. Balentria handia. Ohore itzela berarentzat. Goxoki txobinista xumea euskaldun askorentzat.

Eta jakina da: Iñigo Ajuriak heriotza aurkitu du Europako Haitzetan, Asturiasen. Mendi-istripu batek eraman du aurretik.

Kamarak, espediziokideak, sherpak… zituen hurbil Edurne Pasabanek, tontorra zapaldu duenean eta harako bidea egin duenean. Lagunak ditu orain zain Beheko Kanpamenduan. Ez da festa faltako han. Handia baita egindakoa.

Aldiz, inor ez zeukan inguruan Iñigo Ajuriak. Bakardade osoan galdu du batek galdu dezakeenik eta handiena: bizitza. Festarik ez da izango haren inguruan.

Ohore eta agur mendizaleoi. Nori berea.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/josibasterretxea20100518.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!