Zaldi Eroa: "Uste dut hurrengo liburuan ez direla 'The Organization'-eko kideak agertuko"

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 12a, 13:12

De rerum natura 1 eta De rerum natura 2 komiki liburuen ondotik, kalean da jada De rerum natura 3. Egileak, Patxi Huarte Zaldi Eroak, gure mikrofonoen aurrean aitortu duenez, "zailena liburuaren titulua asmatzea izan da". Azken bi urteotan Berrian argitaratu dituen 700 zinten antologia da, 350 tira biltzen dituena. Azken bi urteen inguruko kronika, kazetaritza, umore, amore lana. Hona hemen Juan Kruz Lakastak egin dion elkarrizketan, komikilariak bota dituen gogoeta mamitsu ugarietako bat: "Ezker abertzaleak beti esan du The Organization existitzen dela herriak hala nahi duelako. Herriak argi utzi du ez duela The Organization nahi eta, beraz, hurrengo komiki liburuan The Organization-eko kideak jada ez direla azalduko uste dut".

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/patxihuarte201005121.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!