Iritzia: Herri defendatzailea

Euskalerria Irratia 2010eko maiatzaren 12a

Josi Basterretxea

Enrique Múgica Herzog da begietara etorri zaidan gaurko protagonista. Espainiako herri-defendatzailea da Múgica Herzog. Lehenago, Justizia Ministro izana da PSOErekin.  Nazio Batuen Erakundeko ordezkariekin izan da egunotan, eta horregatik da albiste. Espainiako polizia-erakundeen baitan gertatzen omen diren torturak direla-eta bildu da ordezkari horiekin Múgica Herzog.

Ez da lehen aldia. Nazio Batuek behin baino gehiagotan salatu dituzte bai Espainiako kartzela-sistema bera baita atxiloketa-protokoloak ere. Presoari ezartzen zaion isolamendua da Nazio Batuek salatzen dutena. Atxilotuek behin eta berriz salatutako tratu txarrek arduratzen dituzte Nazio Batuak.

Espainiako herri-defendatzaileak esan die Nazio Batuetako ordezkariei ezetz, Espainian ez dela torturatzen.

Kontu honetan, ez ditu eskuak erabat garbi Múgica Herzog jaunak. Lehenago, Espainiako Justizia Ministro izana da. Eta, kargu horretan, entzun-gor egin izan du behin baino gehiagotan, atxilotuek torturak salatu dizkiotenean.

Bere tesiak indartzeko, besterenak aditu gura izaten ez dituena, politikari txarra da, oso.

Izan ongi entzule, gaur zortzira arte.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/05/josibasterretxea20100511.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!