Txirrindulak golfaren kontra

Euskalerria Irratia 2010ko mai. 5a, 13:49

Ingurumen baimena eman diote Aroztegia hirigintza proiektuari

Baztanen, Lekarozen, Aroztegia jauregiaren inguruan golf zelaia, 258 etxebizitzeko urbanizazioa eta luxuzko hotela eraikitzeko egitasmoaren aurkako txirrindula martxa antolatu du maiatzaren 22rako, Aroztegia... eta gero zer? elkarteak. Nafarroako Gobernuak berriki ingurumen onespena eman dio proiektuari, eta orain Baztango Udalak erabaki behar du aurrera egin ala ez. Sustatzaileek diote lana eta aberastasuna eramanen dituela bailarara. Aurkakoek, aldiz, operazio espekulatzaile hutsa dela. Aroztegia... eta gero zer? elkarteko Joseba Otondorekin mintzatu gara gaur. Aurreko batean, egitasmoaren aldekoekin ere hitz egin genuen.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/golf1.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!