Adardun ultzamarrak Que se mueran los feos film espainiarrean
Que se mueran los feos pelikula estreinatu berrian hainbat aktore ultzamarrek parte hartu dute, Fermin Arbilla Iraizozko abeltzainak eta haren behi ederrek hain zuzen ere. Adardunak filmeko hainbat sekuentziatan ikus daitezke, besteak beste, trailerreko lehenean. Abeltzaina, bakar batean. Ferminen behiek lehendik ere bazuten eskarmenturik kameraren aurrean, Kaikuren Filomena eta Felixa behien iragarki ezaguna egin baitzuten. Horretaz gain, haien jabeak hainbat behi lehiaketetara eraman ditu. "Modeloak bezala prestatzen ditut: kilo gehiegi badituzte dietan jarri, xaboi bereziarekin garbitu, orraztu, laka bota...", azaldu digu Ferminek. Entzun egin diogun elkarrizketa, merezi du eta.
[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/quesemueranlosfeos1.mp3]