Iritzia: Minak

Euskalerria Irratia 2010eko maiatzaren 3a

Iñigo Astiz

“L´homme creusé comme une mine”

Paul Eluard

Badira minak eta minak,

azaletik gertu ezkutatzen direnak batzuk,

paparrean josita daramatzagunak,

eta sakonak eta zailagoak, besteak;

begietara begiratu ezin direnak,

inoratu ezin direnak, eta

zapaltzekoak ez direnak;

badira denborak ezabatzen dituenak,

eta denborak sortutakoak;

pertsonak hondoratzen dituztenak,

eta pertsonak erditzen dituztenak;

badira minak psikikoak eta larruzkoak,

fisikoak eta ingeniari diseinuzkoak,

nahi duzun neurri eta kolorekoak,

badira zapore goxoa dutenak,

nola badiren zapore mina dutenak,

badira unearen arabera badirenak,

baina badira minak eta minak;

nahi adina min, minaka min,

eta minetan minenak; zugan lehertu

eta zangorik gabe uzten nautenak.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/05/inigo-astiz-mai.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!