Aviron Bayonnais errugbi taldeak azkenean Top 14an jarraituko du. Union Sportive Montauban-ek arazo ekonomikoen ondorioz maila galduko du. Horri esker izanen du Avironek Frantziako errugbiko elitean jarraitzerik, zelaietan halakorik lortu ez bazuen ere. Zergatik ematen dugun albiste honen berri? Bada, batetik, gurea Euskalerria Irratia izanda, tokiko informazioa emateaz gain Euskal Herri osoa hartu nahi dugulako aintzat; bestetik, eta batez ere, Avironen ereserkia ikaragarri gustatzen zaigulako, eta Euskal Herriko himnoa izan dadila proposatu nahi dugulako interneteko txoko honetatik. Badu Grandola, vila morena abestiaren arima epikoa, eta halaber Paquito el chocolatero kantuaren gorputz jostaria. Dena esate aldera, ez da abesti originala, baizik eta beste baten bertsioa. Edonola ere, itzela da. Entzun, merezi du eta.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=l5mVZ6gTNcw]