Nabarra badoa Navarratik. Edo, modu ulergarriagoan idatzirik, Nabarra aldizkaria badoa deserrira Navarra ofizialak beharturik. Diru laguntzarik ezak, krisi ekonomikoak, paperezko prentsaren paradigma krisiak bultzatu dute haren sorterria uztera, bederatzi urtean 110 ale karrikaratu dituen kultur hilabetekaria. Aurrerantzean, Bibon eginen dute Nabarra, Irati Jimenezen zuzendaritzapean. Horretaz guztiaz mintzatu gara aldizkariaren egungo zuzendari Ion Orzaizekin, argitalpenaren sortzaile Gontzal Agoterekin eta kazetaren zuzendari ohi Mikel Lizasorekin, baita Jimenezekin berarekin ere. Bistan da hobe dela deserrira joatea pikutara joatea baino. Eta ziur gara Bizkaiko hiriburuan lan txukuna eginen dutela. Baina, halere, triste gara, triste.
[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/nabarra201004281.mp3]