Bilaka dezagun Zaldieroa Sustatu.com-eko txapeldun

Euskalerria Irratia 2010ko api. 22a, 13:24

Veleiako ostraken artean XX. mendeko otoitz bat dagoela idatzi zuen Patxi Huarte Zaldieroak Sustatu.com webgunean, Patxi H sinatuz. Haren testuak dagoeneko 78 erantzun jaso ditu. 

Sustatun oso gutxi dira 100 erantzunen langa gainditu duten iruzkinak.  Guk Imanol Murua Uriaren bat dugu gogoan, besterik ez. Lerrootatik deia zabaldu nahi dugu internauten artean: bilaka dezagun irrati honetako kolaboratzaile Zaldieroa jauna Sustatu.com-eko txapeldun, inoiz iruzkin gehien jaso dituen pertsona alegia, erantzun mordoa bidaliz. Gaia korapilatsu samarra da, baina, tira, dagoeneko badira erantzun askotxo gaiarekin berarekin lotura handiegirik ez dutenak. Horretaz eta beste hainbat kontuz mintzatu gara gaur solasaldi grafikoan Zaldieroarekin berarekin eta Alberto Barandiaran kazetariarekin.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/solasaldi-grafikoa201004221.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!