Josi Basterretxea
Ez da batere erraza gaur maleten irudiak saihestea. Aireportuetako kaosa dabil hitzetik hortzera egunkarietan, irratietan eta telebistetan. Sarean ere ez dira aipamenak falta. Hartara, maletak albiste. Turistak, langileak, exekutiboak, politikariak, erlijiosoak… denak harrapaturik aireportuetan. Gaur hasiko omen dira mugitzen, beren maletak hartu, fakturatu eta aire!
Bidaiak, maleta du garraio… Ez bidaiak orok.
Maletarik gabe eraman dituzte kartzeletara bost lagun. Azken astean hamaika hiritar atxilotu dituzte polizia-indarrek. Horietatik bost sartu dituzte kartzelara. Seguruenik, maletak fakturatu gabe joango dira horiek beren ziegetara.
Pérez Rubalcaba Espainiako barne-ministroak sekulakoak eta bi esan zituen hamaika atxilotu horiei buruz. Erdiak baino gehiago kalerako bidean dira.
Arrazoi gutxirekin eramaten da herritarra polizia-guneetara. Ministroa izan, epaile izan, polizia izan… ohitura hori duten eta atxiloketa masiboen zale diren horiek bai, horiek hartu beharko lituzkete maletak eta garbi utzi lantokia.
Sinesgarritasun demokratikoak horixe behar baitu.
[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/josibasterretxea20100420.mp3]