Fusilatuei omenaldia Gaztelugibelean

Euskalerria Irratia 2010ko api. 15a, 14:19

1936ko gerran, Nafarroan, gerra fronterik gabeko lurralde honetan hil zituzten 3.400dik gora lagunak omenduko dituzte hilaren 17an, larunbatarekin, 12:30etan, Iruñeko Gaztelu gibelean. Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senideen Elkarteak antolatu du ekitaldia. Haren izenean, Joseba Ezeolazak gogor salatu du Iruñeko Udalak auzi honen aitzinean duen jarrera. Ezeolazak azaldu duenez, ez diote adierazpen politikorik eskatzen, besterik gabe arrazoi humanitarioengatik elkartasuna adierazteko galdegiten diote, baina UPNko Udal Gobernuak behin eta berriz uko egiten dio hori egiteari.

Irudia: Arico-rena, guk moldatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!