Odolaren mintzo eredugarria

Euskalerria Irratia 2010ko api. 15a, 13:05

Behingoagatik gaztelerazko korte bat jarriko dugu webgune honetan. Merezi duelakoan gaude. Tuteran jipoia jasota hil den 32 urteko ingeniariaren anaiarena da, atzo hileta elizkizunetan hartua. Hiru aljeriar atxilotu dituzte, hildakoa kolpatu zutenak direlakoan. "Ni langilea naiz, hainbat magrebiarrekin egin dut lan eta haien artean denetarik dago. Hau gertatu delako ez da arrazakeria bultzatu behar", esan du zendutakoaren anaiak. Hunkigarria. Miresgarria. Eredugarria. Bereziki, komunikabideek talioaren legearen aldarrikapenei, jite honetako heriotzen biktimen gertukoen adierazpen mindu eta suminduei, tarte gero eta zabalagoa eskaintzen dieten honetan.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/tutera.mp3]

Deskargatu

Irudia: Domibrez

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!