Iritzia: Gogo txarra

Euskalerria Irratia 2010eko apirilaren 15a

Aingeru Epaltza

Itxuraz, azkar demonio argitu du Foruzaingoak Tuteran lehengo igandean gertatu zen hilketa. Gaurko prentsak dakarrenez, hiru lagun atxilotu dituzte. Hirurak aljeriar. Hirurak legez kanpoko etorkin.

Beren ikusmolde eta aurreritziak baieztaturik ikusiko zituzten mairuaren berezko izaera zital eta doilorraz uste osoa dutenek. Orobat, etorkinen etorrera eta krimenaren hazkundea parekatzen dituztenek. Aldiz, gogo txarra eta ezinegona gelditu zaigu gisako estereotipoekin bat egin nahi ez dugunoi.

Ezbeharra ezbeharrago bilakatzen baita horrela; hilketa, gorrotoaren eta mesfidantzaren sorburu, berez aski pozoiturik zetorren iturrian. Bitartean, errezeloa gelditzen zaigu, errezenera jo ez ote duen gure poliziak. Ahulenetara. Baina hori ere, ezin jakin. Eta horrek gure gogo txarra eta gure ezinegona areagotzen…

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2010/04/aingeruepaltza20100414.mp3]

Deskargatu

Azkar demonio argitu du Foruzaingoak Tuteran lehengo igandean g

Itxuraz, azkar demonio argitu du Foruzaingoak Tuteran lehengo igandean gertatu zen hilketa. Gaurko prentsak dakarrenez, hiru lagun atxilotu dituzte. Hirurak aljeriar. Hirurak legez kanpoko etorkin. Beren ikusmolde eta aurreritziak baieztaturik ikusiko zituzten mairuaren berezko izaera zital eta doilorraz uste osoa dutenek. Orobat, etorkinen etorrera eta krimenaren hazkundea parekatzen dituztenek. Aldiz, gogo txarra eta ezinegona gelditu zaigu gisako estereotipoekin bat egin nahi ez dugunoi. Ezbeharra ezbeharrago bilakatzen baita horrela; hilketa, gorrotoaren eta mesfidantzaren sorburu, berez aski pozoiturik zetorren iturrian. Bitartean, errezeloa gelditzen zaigu, errezenera jo ez ote duen gure poliziak. Ahulenetara. Baina hori ere, ezin jakin. Eta horrek gure gogo txarra eta gure ezinegona areagotzen…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!