Iritzia: Pipitaki, papataki… zein liburutaz ari gara?

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 23a, 19:36

Patxi Zubizarreta

Zubizarretak jolas txiki bat proposatu digu: berak liburu baten hiru pasarte irakurri eta guk asmatu behar dugu zer liburu den.

1. Kooperatibista gehienen errenta maila, ordea, oso itxurosoa da. Gainera gure bailaran ez da antzematen beste toki askotako desberdinkeria ekonomiko zantarra.

Ezer abertzalearen utopia igualitarista hemen lortu da ala inon ez da lortu, bere akats eta inperfekzio guztiak barne.

2. Irantzurekin askotan eztabaidatu nuen borroka armatuari buruz; esaten nion indarrean dagoen bitartean ezinezkoa dela modernitatea euskaraz existitzea, baina Irantzu ez da bart gauez jaiotakoa eta erantzuten zidan modernitatetik baino ezin dela borroka armatua ulertu.

3. Igande eguerditan Pirritx eta Porrotx bezala jantzita —petatxuz josita— lagun asko ateratzen dira gure herriko plazara, eta kanpora doazenean ere noranahi eramaten dituzte mendi galtzetako petatxuak, mundu osoak ikus dezan nolakoa den gure 'anti-fashion' ildoa.

Gainera, harro doaz, mundu zabaleko arrotzen aurrean aldarrikatuz bezala: euskaldunok anti-burgesak gara eta horregatik maite dugu pailazo itxura kolektibista hau, herri gisa bateratzen gaituena.

Garbi dago lagun horietariko askok sekulako konplexuak dauzkatela 'askatasunez' janzteko. Baita oso gustu txarra ere, ezkontzetan ikusten dugunez.

Soluzioa: Autokarabana.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/zubizarreta-mar-17.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!