Behin-behinekotasunaren aurkako astea

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 23a, 13:20

Behin-behinekotasuna, prekarietatea da aurtengo Arrazakeriaren Aurkako Asteko aztergaia. Behin-behinekotasuna, kapitalismoak kontrol sozialerako erabiltzen duen tresna. Behin-behinekotasuna, lan, gizarte, politika eskubideen murrizketa dakarren gaitza. Behin behinekotasuna, langileen jatorria aintzat hartzen ez duena eta hartara guztion artean borrokatu beharrekoa. SOS Arrazakeria taldeak antolatzen du Astea. Talde horretako Leire Olzak azaldu digu zeintzuk diren haien xedeak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/sos-arrazakeria20100323.mp3]

Deskargatu

Haren baitan, manifestazioa eginen dute, datorren larunbatean, arratsaldeko ordu batean, Gazteluko Plazatik abiaturik. Eta amitzen delarik, Arrazakeriaren aurkako hamaiketakoa eginen dute. Manifestazioa ez beste ektaldi guztiak Zabaldi Elkartasun Etxean eginen dituzte. Bihar, arratsaldeko zazpi eta erdietan, prekarietateari buruzko mahaingurua eginen dute, etorkin elkarteetako kideekin. Etzi, ilunabarreko zortzietan, “A las puertas de Paris” dokumentala pantailaratuko dute. Eta ostiralean, ordu berean, Madrilgo Abokatuen Elkargoko Arantxa Zagirrek hitzaldia eskainiko du, etxeko lanetan, neskametzan aritzen diren langileen egoerari buruz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!