Gaur amaitzen zen Aralarrek Nafarroa Bairen etorkizuna argitzeko finkaturiko epea. Gaur eguerdian prentsa oharra zabaldu du Aralarrek, baina agiri horretan ez du zehaztu zer eginen duen. "Aralarrek ahal duen guztia eginen du ezkerreko aukera arrerakoi eta abertzaleak Nafarroako eskuinaren alternatiba izatek lehiatzerik eduki dezan", horixe da agiriak etorkizunera begira egiten duen iragarpen lausoa.
Agiriak zehazten duenez, Aralarrek 20 bilera aldebiko, bilateral egin ditu koalizioko gainontzeko kideekin. Horietan diagnosi eta irtenbide adostuak bilatu dituzte, "baina ez da beharrezka den arrakasta lortu".
Aralarren arabera, "aurrerapausoak egin dira arazoen identifikazioan eta irtenbideen bilaketan, baina beharrezkoa da hurbilpenak etorkizunean berrestea, bai alor ideologikoan, baita programatikoan ere".
Nafarroa Bairen etorkizunaz, gaur goizean egin dioten elkarrizketa btean Arlarko koordinatzaile Patxi Zabaletak "lanean" segitzen dutela besterik ez du argitu. Beste elkarrizketa batean, Eusko Alkartasunako Nafarroako presidente Maiorga Ramirezek esan du espero duela Aralarrek lehentasuna ematea Nafarroa Bairen oinarri sozialen beharrei, "haren botere gosea baztertuz".
Euskalerria Irratik baieztatu ahal izan duenez, haien bilera bilateraletan Aralarrek eta EAk adostasuna lortu dute oinarri ideologikoen eta programatikoen inguruan. Eta hori litzateke Txentxo Jimenezek iragarritako koalizioarentzako albiste ona.
EAk, baina, ez du adostasun hori ezagutzera eman nahi Aralarren barne antolakuntzari buruzko akordioa lortu arte. Eta lokarri horrek askatzen zailagoa dirudi. Aralarren proposamena koalizioko erabakimen guneetan %45eko pisua edukitzea izanen litzateke.