Iritzia: Polietika

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 11a, 22:00

Josetxo Azkona

Asmatzen zaila da zer gertatuko den NaBai koalizioarekin. Izan ere, direla proiektua zalantzan jartzen dituzten buruzagi gorenen adierazpen ezkorrak, direla buruzagion hitz anbiguoak bezain kriptikoak, direla koaliziotik kanpo ezkutuan suertatzen ari bide diren bestelako negoziazioak, zio horiengatik guztiengatik, eta batek daki zer arrazoi gehiago tarteko, errateko tenorean gaude koalizioa gertu dagoela desagertzetik. Horrela, nafar gizartearen puska on bat bereganatu zuen koalizio honen aktibo politikoa zakarrontzira bota nahi dute bakan batzuek, antza.

Lasterrean, martxoaren 15eko katarsia pasatakoan, ikusiko dugu emaitza: koalizioa indarturik aterako ote den, hura deseginen ote duten edo ez aitzina ez gibelera geratuko ote den bere horretan. Momentuz, dena den, ez dago jakiterik zer norabide hartuko duen koalizioko 4 partiduek eta independiente multzo batek 2003an abian jarri zuten eta milaka nafarren poz-ilusioa sortarazi zuen mugimendu politiko honek.

Dirudienez, munta handiko arrazoi orokor/taktiko/estrategiko/ideologiko goi mailakoak daude jokoan, buruzagi gorenek bakarrik omen dakizkitenak.

Eztabaidaren termino nagusiak, ziur, ez dira Nafarroan zehaztu. Beraz, eta usadio zaharrari eutsiz, Nafarroako euskal gizarteari dagozkion arazoei buruzko erabakiak Nafarroan berean soilik hartzeko partez, beste behin, beste nonbaiten deliberatu dituzte. Eta ez Madrilen, preseski.

Joera suntsitzaile hau dela eta, aldi txarra pasatzen ari dira boto-emaileak, zipitzik ere ulertzen ez dutelako zergatik desegin behar den, akatsak akats, nafar gizartearen hainbat alor sozio-politikotan horren lan txukuna egin duen eta obratzen segitzen duen koalizio hau. Gaizki pasa?, bai horixe. Bai boto-emaileak, bai kargudun gehienak: alkateak, zinegotziak... eta baita inongo afiliaziorik gabe koalizioaren alde jardunean diharduten independienteak ere.

Nolabaiteko ezintasun historiko bati aurre eginez, hots, Nafarroako euskal botoaren atomizazioak sortaraziko eraginkortasun politiko ezari planto egin nahirik, 4 alderdi gai izan ziren batera jotzeko norabide berean, eta mugimendu zibil, bakebidezko, euskaltzale, zentro-ezkerreko, aurrerakoi, plural eta zabala -Nafarroa Bai- bideratu zuten, ezin hobeto asmaturik. Hori guztia kolokan dago orain.

“Ez arduratu! Horiek ez dira-eta ezeren kezkabide -erranen diote elkarri UPNekoek eta PSNekoek-; abertzaleak, funtsean, ezgauzak dira politikarako”.

Ilusioa lore delikatu bat da, eta ongi zaintzen ez bada aise zimelduko da. Hala da, nafar anitzen itxaropena bazter egin nahi dute orain, hain xuxen, hura orain dela 7 urte biztuarazi zuten berberek, hurrengo bateratze saio batean jendeak lehenagoko kemenez edo are handiagoko batez erantzunen dielakoan.

Oker dabiltza, baina.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/josetxoazkona20100311.mp3]

Deskargatu

da zer gertatuko den NaBai koalizioarekin. Izan ere, direla proiektua zalantzan jartzen dituzten buruzagi gorenen adierazpen ezkorrak, direla buruzagion hitz anbiguoak bezain kriptikoak, direla koaliziotik kanpo ezkutuan suertatzen ari bide diren bestelako negoziazioak, zio horiengatik guztiengatik, eta batek daki zer arrazoi gehiago tarteko, errateko tenorean gaude koalizioa gertu dagoela desagertzetik. Horrela, nafar gizartearen puska on bat bereganatu zuen koalizio honen aktibo politikoa zakarrontzira bota nahi dute bakan batzuek, antza.

Lasterrean, martxoaren 15eko katarsia pasatakoan, ikusiko dugu emaitza: koalizioa indarturik aterako ote den, hura deseginen ote duten edo ez aitzina ez gibelera geratuko ote den bere horretan. Momentuz, dena den, ez dago jakiterik zer norabide hartuko duen koalizioko 4 partiduek eta independiente multzo batek 2003an abian jarri zuten eta milaka nafarren poz-ilusioa sortarazi zuen mugimendu politiko honek.

Dirudienez, munta handiko arrazoi orokor/taktiko/estrategiko/ideologiko goi mailakoak daude jokoan, buruzagi gorenek bakarrik omen dakizkitenak.

Eztabaidaren termino nagusiak, ziur, ez dira Nafarroan zehaztu. Beraz, eta usadio zaharrari eutsiz, Nafarroako euskal gizarteari dagozkion arazoei buruzko erabakiak Nafarroan berean soilik hartzeko partez, beste behin, beste nonbaiten deliberatu dituzte. Eta ez Madrilen, preseski.

Joera suntsitzaile hau dela eta, aldi txarra pasatzen ari dira boto-emaileak, zipitzik ere ulertzen ez dutelako zergatik desegin behar den, akatsak akats, nafar gizartearen hainbat alor sozio-politikotan horren lan txukuna egin duen eta obratzen segitzen duen koalizio hau. Gaizki pasa?, bai horixe. Bai boto-emaileak, bai kargudun gehienak: alkateak, zinegotziak... eta baita inongo afiliaziorik gabe koalizioaren alde jardunean diharduten independienteak ere.

Nolabaiteko ezintasun historiko bati aurre eginez, hots, Nafarroako euskal botoaren atomizazioak sortaraziko eraginkortasun politiko ezari planto egin nahirik, 4 alderdi gai izan ziren batera jotzeko norabide berean, eta mugimendu zibil, bakebidezko, euskaltzale, zentro-ezkerreko, aurrerakoi, plural eta zabala -Nafarroa Bai- bideratu zuten, ezin hobeto asmaturik. Hori guztia kolokan dago orain.

Ez arduratu! Horiek ez dira-eta ezeren kezkabide -erranen diote elkarri UPNekoek eta PSNekoek-; abertzaleak, funtsean, ezgauzak dira politikarako”.

Ilusioa lore delikatu bat da, eta ongi zaintzen ez bada aise zimelduko da. Hala da, nafar anitzen itxaropena bazter egin nahi dute orain, hain xuxen, hura orain dela 7 urte biztuarazi zuten berberek, hurrengo bateratze saio batean jendeak lehenagoko kemenez edo are handiagoko batez erantzunen dielakoan.

Oker dabiltza, baina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!