Txentxo Jimenez: "Aste honetan albiste on garrantzitsuak izanen dira NaBairen etorkizunera begira"

Euskalerria Irratia 2010eko martxoaren 10a

Koalizioaren aurrera egiteko aukerak orain %50ekoak direla dio

Aspaldiko partez, Aralarko eledun bat baikor azaldu da NaBairen etorkizunari doakionez. Iragan igandean argitaraturiko elkarrizketan, Txentxo Jimenezek esan zuen koalizioak aurrera egiteko aukerak %25ekoak zirela. Gaur halako bi direla esan du. Aldaketa horren zergatia, "aurrerapauso garrantzitsuak" egin dituztela Aralarrek koalizioko gainontzeko kideei aurkezturiko oinarri programatiko eta ideologikoen inguruan. Aurki "albiste onak" izanen direlagaineratu du. Bestalde, Uxue Barkosek gaur argitaraturiko iritzi artikuluari doakionez,, Jimenezen arabera, "interes alderdikoietatik interes pertsonaletara pasatzea atzera egitea da".

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/jimenez20100310.mp3]

Deskargatu

Irudia: Aralar

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!