Gobernuari haien lan gatazkan esku har dezala eskatu diote Gamesako langileek

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 5a, 13:20

Gamesako Altsasuko lantegiko langileek protesta martxa egin dute gaur enpresak Sarrigurenen duen egoitza nagusitik Iruñera, Nafarroako Jauregiaren aitzinean, foru Gobernuaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egiteko. Gamesak lan erregularziorako txostena aurkeztu du Madrilen. Horren xedea, Altsasuko lantegia ixtea eta hango 150 langileak kale gorrian uztea. Martxa hastear zela, Pasahitzan langileen eledun Jose Mari Otsoarekin mintzatu gara. Azaldu digunez, Gobernuari eskatu diote txostena Nafarroan azter dadila exijitu dezala. Otsoak gogora ekarri du enpresak aurten 118 milioi euroko irabaziak eduki dituela, foru Gobernuarengandik dirutza jaso duela laguntza moduan, eta haien lantegia bideragarria dela.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/gamesa20100305.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!