Sanferminetan egotea bezalakoa

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 5a, 12:51

Zaldieroak eta Juan Kruz Lakastak datorren igandean Berrian, Serio Demonio atalean argitaratuko duten idazkiaren pasartea:

Iragan mende amaierako sucedido basko bat etorri zaigu gogora. Sanferminetan, arratsalde batez, Zaldieroa zezenetara joan zen, Donibane peñako lagun batzuekin. Harmailetara heldutakoan, halakoetan ohikoa denez, peñako gainontzeko kideak aurkezten hasi zitzaizkion. Halako batean, “Mira, éste es vasco como tú” esan zioten, morrosko beltzaran irribarretsu bat seinalatuz. “Euskalduna zara, ala?”, galdetu zion Zaldieroak. “Bai ba”, erantzun zion morroskoak. Zaldieroa baskoa Donibane auzoko iruindarra da. Morrosko basko hura Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta karrikako euskalduna zen. Joxemiel zuen izena, Bidador abizena. Pasadizoak ederki silatzen du gure errealitate soziolinguistikoa. Behin oso esaldi ederra irakurri genuen zendu berri bati buruz: “Berarekin egotea oporretan egotea bezalakoa zen”. Bidadorren erudizioaz, ikerketa oparoez, dibulgazio lan eskergaz asko esan eta idatzi da azken egunotan. Guk beste gauza bat gaineratu nahi dugu, haren bizizaletasunaz, aldarte umoretsuaz, mundua ironia fin batez ikusteko erraztasunaz: berarekin egotea Sanferminetan egotea bezalakoa zen.

Argazkia: zaldieroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!