Biba bizitza

Euskalerria Irratia 2010eko martxoaren 4a

Ederra Jon Alonsok eta Patxi Larrionek Joxemiel Bidador zendu berriaren omenezko blogean zabaldu duten testua, Biba Bidador izenburuduna. Herioaren aurrean, bizitzaren aldarrikapena, bizitza gozatzearen aldeko mezua, hunkitu eta txunditu gaituena. Hona hemen pasarte hautatua:

"Zer erraz jartzen diogun trapu handia pupu txikiari, hainbeste ze zoritxarra, egiazkoa, datorrenean, ez daukagula trapu nahikorik. Zer balio gutxi ematen diogun eguneroko poz arruntari, zer barru eskasa daukagun gure baitan dagokeen argiari kanporarako bidea zabaltzeko. Erakutsi beharko geniela gure ondorengoei guk gozatu dugunarekin gozatzen, hainbeste tontakeriarik gabe".

Berrian, Zaldieroak ere Bidador hartu du gogoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!