Nafarroa Agian

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 3a, 12:30

Zabaleta: "Hauteskundeetan mamia da garrantzitsuena eta azala gutxienekoa".

Aralarko koordinatzaile nagusi eta Nafarroa Baiko eledun Patxi Zabaletak Pasahitzan azaldu duenez, "Nafarroa Bai izan da beti Aralarren apustu bakarra, eta beste batzuek ezin dute gauza bera esan, baina halere gerta daiteke hurrengo hauteskundeetan Aralarren eskaintza beste forma batekin izatea hautestontzietan".

Zabaletak gogora ekarri du Herri Batasunarekin Iruñean bigarren indarra izatea lortu zuela,  Euskal Herritarrokekin gauza bera ersdietsi zuela eta Nafarroa Bairekin bigarren indarra izatera heldu zela Nafarroa osoan. Hurrengo hauteskundeetako erronka, "lehen indar bilakatzea Nafarroa osoan".

Batasunaren Zutik Euskal Herria agiriaz esan du oso aurrerapauso handia dela, eta horren bitartez Batasuna Aralarren posizioetara hurbildu dela, "baina Batasunari urratsik garrantzitsuena ematea falta zaio, ETAri borroka armatua utz dezala eskatzea".

Independentistak ekimenaren inguruan esan du Aralarrek horretan parte hartzeko eskaintza jaso zuela, baina ez eskuhartzea erabaki zuela ez ziotelako agiria negoziatzeko aukerarik eman eta agiri horrek baduelako "akats larri bat, esatea ETAren existentzia ezin dela elkarlanerako oztopo edo aitzakia izan".

Argazkia: Nafarroa Bai

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!