Iritzia: Eskuri oda, edo homo sapiensen arteko maitasunaz

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 1a, 20:15

Iñigo Astiz

Torpea zara, despistatua, buru handia,

disziplinaz nahikoa argal,

betokerra denboraz.

Pailazo galanta.

Isila isiltasunez, eta analfabetoa

Izenez eta mapez,

Biografiaz sustraigabea,

Eta nazionalitatez La Union S.L.-koa.

Barrabiletan hazka egiten duzu etengabe,

mukizapi erabiliak uzten dituzu

mahaian, logelan, komunean-

zerekin, ez nintzateke ausartuko esatera-,

eta, batzuetan, batzuetan baino ez,

zurrunga ere egiten duzu,

zure tximino ametsetan murgilurik.

Hasperen erretxina,

eta asteburuko lausengari;

Zintzoa zarela esango dute maite zaituztenek,

baina tontoa zara benetan, zure moduko

23 urteko espeziekide gehienen gisara,

Agian, lortuko duzu haiek engainatzea,

baina ez ni, beranduegi dela esango nuke

Lau urte badira-eta lehenengoz

elkar abandon-atu genuenetik,

eta distantziarik batere gabe diot,

horregatik, ezagutzen zaitudalako,

ez dudala sekula izan

zu bezain anaia ederrik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/inigo.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!