Xanti Kiroga: "Ezker abertzaleari oraingoz ezin zaio gehiago eskatu"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 24a, 08:55

"Ezker abertzaleak egin beharreko lana egin du, eta beste eragileei tokatzen zaie orain mugitzea eta konpromisoak hartzea". Hala adierazi du Xanti Kiroga ANVko hautetsiak Pasahitza saioan. Batasunari behin eta berriz aurpegiratzen ari zaio Zutik Euskal Herria agiriak ez duela ETA aipatzen. Kirogaren arabera, "ezker abertzaleak bere osoan bat egin du agiriaren edukiarekin", eta, "oraingoz, ezin zaio gehiago eskatu".

Uharteko zinegotziak halaber iragarri du bizpahiru aste barru Nafarroari buruzko agiria karrikaratuko dutela. Foru Eridegoko gainontzeko eragileei doakienez, UPN, PP eta PSN urduri ikusten ditu, IU eta Batzarre esparru politikoa galtzearen beldur, eta Aralar hauteskundeetarako formula ixteko presa handiegiz.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/santikiroga2010224.mp3]

Deskargatu

Argazkia: apurtu.org

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!