Iritzia: Akabo?

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 17a, 14:09

Fini inauteriak. Bukatu da bukatu da, bukatu da, akabo. Atzo erre genituen erre beharreko guztiak. Miel Otxin Lantzen, Aldabika Lizarran, Maritrapu Iruñean. Mozorroturik ibili gara egun hauetan, ederki pasatuko zuten batzuek. Baina gaur Hausterre dugu, Garizumaren ilunpean sartu behar.

Hemendik Pazko bitartean bada puska luzea, baina udaberriaren promesa –edo oporrena, edo dena delakoarena- dugu horren ondotik. Ez da zerua izanen; purgatoriotik pasa eta gero, eskertuko dugu, ordea.

Ezker abertzaleak panpina kaputxaduna erre duen ala ez, ezin seguru erran. Azken mende erdiko inauteri odoltsuei bukaera emateko gogoa nabari zaio, bederen. Hobe egiazki hala egin badu; haren garizuma 40 egun baino hagitzez gehiago luzatuko du bertzela.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/aingeruepaltza2010217.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!