Hamaika bil gaitezen: "Orain arte politikan porrot egin dugu Nafarroako abertzaleek"

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 17a

Nafarroako abertzaleek politikan porrot egin dutela uste du Hamaika bil gaitezen ekimeneko eledun Jose Manuel Alemanek. Gaur goizean Pasahitzan adierazi duenez, borroka armatuak bezala politikak ere porrot egin du azken hamarkadotan gurean, eta kultura izan da aurrera egitea lortu duen bakarra, "batez ere militantziari esker". Haren irudikoz, euskarak, euskaldunek, euskal identitateak aurrera egin dezaten, ezinbestekoa da herritar eta alderdi abertzale guztiek bat egitea. Xede horrekin manifestazioa eginen dute martxoaren 6an, arratsaldeko 17:30etan, Golem zinematokietatik abiaturik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/bilgaitezen.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!