Batasunaren Zutik Euskal Herria agiria begi onez hartu dute Nafarroa Baiko zenbait kidek. Aralarko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletaren ustez, "idazki garrantzitsua da, elkarlana abian jartzeko baldintza egokiak sortzen dituena". Eusko Alkartasunako Nafarroako presidente Maiorga Ramirezen iritziz, "adierazpenak estrategia politiko-militarraren aroa ixten du, eta aldaketak ekarriko ditu Nafarroara". Floren Aoiz ere izan dugu Pasahitzan. Hark nabarmendu du ezker abertzalea mugitzen ari dela eta orain beste eragileak mugitzen hasteko ordua dela. Bestalde, haren irudikoz, "ETAk esana du ezker abertzalearen diskurtsoa bere egiten duela, eta beraz entsatzekoa da norabide horretan urratsak eginen dituela".
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/analisia2010216.mp3]
Argazkia: ezkerabertzalea.info