Iritzia: Dragoi-bola, Coca-cola eta Hitlerren astazakila

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 10a, 12:40

Josi Basterretxea

Aitorpen batekin hasi behar dut gaur. Ez da argazki bat ekarri dudana, irudi bat bada ere. Telebistari lapurtu diot irudia, Euskal Telebistari, munduan euskaraz emititzen duen telebista publiko bakarrari.  Adolf Hitlerren irudiak eskaini ditu bart ETB1ek, gaueko bere informatibo nagusian, “Gaur Egun” deitzen dioten horretan. Nonbait, Eva Braunekin oheratzeko, “Viagra” moduko bat hartzen omen zuen Adolf Hitlerrek.

Zer pentsatua eman dit albisteak. Ez, ez naute arduratzen nazi horren astazakilaren arazoek, ezta ba ote zituen ere.   Arduratzen nau ETB1ek halako albisteei halako oihartzuna emateak.  Gaindosietara ohitu gaitu ETB1ek aspaldion: umeentzako programen eta kirol-emanaldien gaindosietara.

Orain, zuzendaritza berria du telebista publikoak. Eta gaindosiekin segitzeko asmoa ari dira erakusten arduradun horiek. Albiste “bitxien” aldeko apustua egin ote duten nago.  ETB1ek hondoa jo du. Agortuta dago bere telebista-eredua. Programazio-krisi sakon eta esanguratsua bizi duela esango nuke.

ETB1en programazioa aztertu eta eztabaidatu beharra ikusten dut, behar handia. Dragoi-bola, koka-kola eta Hitlerren astazakila… Ez dugu halako programaziorik merezi telebista publikoan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/josibasterretxea201029.mp3]

Deskargatu

2010_urtarrilak_19

Aitorpen batekin hasi behar dut gaur. Ez da argazki bat ekarri dudana, irudi bat bada ere. Telebistari lapurtu diot irudia, Euskal Telebistari, munduan euskaraz emititzen duen telebista publiko bakarrari.

Adolf Hitlerren irudiak eskaini ditu bart ETB1ek, gaueko bere informatibo nagusian, “Gaur Egun” deitzen dioten horretan. Nonbait, Eva Braunekin oheratzeko, “Viagra” moduko bat hartzen omen zuen Adolf Hitlerrek.

Zer pentsatua eman dit albisteak. Ez, ez naute arduratzen nazi horren astazakilaren arazoek, ezta ba ote zituen ere.

Arduratzen nau ETB1ek halako albisteei halako oihartzuna emateak.

Gaindosietara ohitu gaitu ETB1ek aspaldion: umeentzako programen eta kirol-emanaldien gaindosietara.

Orain, zuzendaritza berria du telebista publikoak. Eta gaindosiekin segitzeko asmoa ari dira erakusten arduradun horiek. Albiste “bitxien” aldeko apustua egin ote duten nago.

ETB1ek hondoa jo du. Agortuta dago bere telebista-eredua. Programazio-krisi sakon eta esanguratsua bizi duela esango nuke.

ETB1en programazioa aztertu eta eztabaidatu beharra ikusten dut, behar handia. Dragoi-bola, koka-kola eta Hitlerren astazakila… Ez dugu halako programaziorik merezi telebista publikoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!