Joan Paulo II.a, Koperniko eta txakurrak

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 10a, 13:58

Joan Paulo II.aren omenezko estatua jarri behar du Lezkairun Iruñeko UPNko udal aginte taldeak, PP izan ezik, oposizioko alderdi guztiak kontra egon arren. Pasahitza saioan NaBaiko zinegotzi Itziar Gomez, ANVko Mikel Gastesi, Diario de Noticias egunkariko Ivan Gimenez, Nabarreria taldeko Jon Orzaiz eta Pablo Joxe Aristorena kazetari eta teologoarekin mintzatu gara ekimen polemiko honetaz.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/jonepaulo.mp3]

Deskargatu

UPNtik diotenez, 2016an Europako kultur hiriburu izate aldera, estatuarekin Torunekin harremana estutu nahi dute, han ere badute-eta Karol Wojtylaren estatua bat. Itziar Gomezen arabera, baina, Nikolas Koperniko Toruneko seme kutun izanda, haren estatua jar litekeela. ANVko Mikel Gastesik nabarmendu du nekez uztar daitekeela Iruñeko Udalaren izaera ustez akonfesionala ekimen honekin. Diario de Noticiaseko Iban Gimenezek gogora ekarri du kale izenak jartzeko erabili ohi den Udal Artxiboko irizpideen arabera, ez direla omendu behar joera ideologiko nabariak izan dituzten pertsonak. Nabarreriako Jon Orzaizek, berriz, nabarmendu du genero bazterketa ere bistakoa dela Iruñeko karriketan, kale izen gehien gehienak gizonezkoenak baitira. Azkenik, Aitor Etxartek azaldu digu txakurrek txiza eginez nola, halaxe markatzen ari direla hiria UPNko agintariak kaleak izen atzerakoiz betez.

Irudia: Jetalone

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!