Aitzur helegitea

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 9a

Europa Press agentziako Iruñeko ordezkaritzako lankideei teletipo bateko goiburuan gertaturiko hitztripua pasatu digu haien harpideduna den lagun batek: "PSN e IU de Zizur presentan un recurso de azada por la negativa del alcalde a pagar un curso de euskera al secretario". Euskaratzeko tenorean, zalantzak eragiten dizkigu. Nola esaten da euskaraz recurso de azada, gora egiteko helegitea ala aitzur helegitea? Bestalde, NaBaiko alkatearen jokaera kritikagarria izan daiteke, baina haren erabakien aurka aitzurka hastea gehiegitxo iruditzen zaigu. Esan gabe doa guk geuk hitztripu asko izaten ditugula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!