Mexikera, zortzigarren euskalkia

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 2a, 10:56

Euskara Mexikoko doinuz entzun daiteke Regresa pelikularen aurrerapenean. Filma Mexikon egindako komedia erromantikoa da, Ernestoren eta Mariaren arteko amodio istorioa kontatzen duena. Maria psikologoarengana doa eta hipnotizatu egiten du. Esnatzeko agintzen diolarik, hau da, “¡Regresa!” esaten diolarik, Maria XV. mendeko erregin nafarra dela pentsatuz iratzartzen da, euskaraz hizketan, “Nor zara zu?” oihukatuz, betiere, Mexikoko doinuz, Pixi eta Dixi marrazki bizidunetan zerabilten doinu goxo hura gogora ekarri digun doinuaz, hura mexikarra edo venezuelarra ote zen oso argi ez dugun arren. Urtarrilaren 22an estreinatu zuten filma Mexikon. Eta ez dakigu Euskal Herrian pantailaratuko duten ala ez. Boligrafo gorria blog gomendagarrian jaso dugu pelikularen erreferentzia.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=NpKsYnmXTi8]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!