Santa Ageda bezpera, bertso txapelketa, Iruñean kantuz...

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 1a, 12:26

AEK-ko Irrintzi euskaltegiak lan eskerga egiten du astero-astero euskarazko kultur agenda prestatzen eta posta elektronikoz zabaltzen. Webgune honetako hainbat irakurleri agenda iritsiko zaie. Beste zenbaiti, ez. Horregatik hemendik aurrera, jaso bezain pronto webgunera igoko dugu. Egia esateko, Nafarroan.com webguneak hori egiten zuela ikusirik bururatu zaigu guk ere egin dezakegula. Read more klikatuz, ikus aste honetako hitzorduak.

Euskrz 2z ny dz?

● Otsailaren 3an, asteazkenarekin, HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA: “Marikixki

erosketak egitera doa”. Virginia Albiraren eskutik. 18:00etan CIVICANen.

● Otsailaren 4an, ostegunarekin, SANTA AGEDA BEZPERA: Iruñerriko txoko eta bazter

askotan kantatzera aterako dira. Alde Zaharrean, Arrosadian 20:00etan euskaltegitik,

Burlatan 19:00etan San Juan plazatik, Sanduzelain 16:45ean ikastolatik eta 19:00etan

peñatik, ....

● Otsailaren 5ean, ostiralarekin, haurren aurrematrikulazio epea zabalik eskoletan:

D EREDUAREN ALDEKO KALEJIRA : musika, hankapaloak, erraldoiak...

16:45ean Sanduzelai ikastetxetik abiatuta, auzoan barna.

● Otsailaren 5ean, ostiralean, IRAKURLE TALDEA Euskaldunon Biltokin, 19:00etan.

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, IRUÑEAN KANTUZ, 12:00etan Merkaderes karrikan.

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, HAURRENTZAKO TAILERRAK: “literatur kritiko

txikiak”. 12:00etan ELKAR aretoetan.

● Otsailaren 6an, larunbatean, ERROBI AEK EUSKALTEGIKO INAUGURAZIOA

GARESEN: 12:00etan kalejira Garesko kaleetan barna, 13:00ean aurkezpena,

otamena eta argazki erakusketa.

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, Nafarroako BERTSOLARI TXAPELKETAKO azken

laurdenak: Eneko Lazkoz, Jon Elizetxe, Alazne Untxalo, Xabier Terreros, Estitxu

Arozena, Ioar Tainta. 17:30ean Garesko Udaletxeko Erabilera anitzeko aretoan

● Otsailaren 6an, larunbatean, SAGARDOTEGIRA autobusez Biltokirekin. 19:00etan

abiatuko dira. 45 €. Izena ematea: 699 612 124

● Otsailaren 6an, larunbatarekin, IRUÑEKO KAUTEROAK. 12:00etatik aurrera, egun

osoan barna. Kalejirak, bazkaria...

● Otsailaren 6an, larunbatean, KONTZERTUA: DESOREKA. 22:00etan Infernu

tabernan.

● Otsailaren 7an, igandearekin, MENDI TXANGOA: “San Pelaio”. Mintzakide mendi

taldearekin. 8:15ean.

donibane@aek.org

● Otsailaren 7an, igandean, HAURRENTZAKO ZINEMA: “Rudy, txerri azkarra”.

18:00etan Zizur Nagusiko kultur etxean. 2.5 €.

● Asteburu guztietan OSASUNAREN PARTIDUAK ikusteko aukera!!! Zaldiko

Maldiko elkartean, euskaraz jakina!!!

● Bihotzaren giltza, mihia!

eta erdaldunei zer esaten ahal diegu? Begiratu zure inguruari; norekin egin behar

izaten dugu erdaraz? horiek euskara ikastera animatu behar ditugu: etxekoak,

kuadrilakoak, herrikoak, lantokikoak....

AEK, euskara ikastero biderik laburrena, animatu izena ematera!

OTSAILEAN O-TIK HASIKO DIRA TALDEAK!!!

Argazkia: Akola

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!